Bitxikeriak2007,February 28 9:29 pm

Softwarea2007,February 26 8:55 pm

WordpressMu 

Orain dela gutxi, Ikteroen bitartez, Wordpress multi user edo WordpressMu delako bertsio egonkor eta erabilgarria argitarapenaz ohartu ginen. Aurretik Ibarezkerra ikastolako Nagorek izandako erronka bati ezker horrelako sistema baten erabilgarritasuna eta beharraz konturatu ginen.

Garai hoietan konponbidea oso zaila iruditu zitzaigun eta bertan bera utzi genuen.

Hara non berria ikustean beharraren oroimena bueltatu zela.

Mu.wordpress.org webgunetik zip artxiboa hartu eta makina zahar bat hartuta instalatzera abiatu ginen. Aplikazioak, apache, MySQL, eta PHP makina batetan izatea behar du.

Antolaketa hau hutsetik sortzeak oso  zaila izan daitekeenez, tarteko bidea hartu eta Appserver delako aurre eginiko paketea instalatu genuen. MU instalazioa arin eta errez egiten da. Egin beharreko gauzarik zailena, PHPmyadmin delako aplikazioarekin MySQL datu base bat sortzea eta baimentzea da. Piece of cake my friend!! not so…

Wordpress arrunta eta WorpressMU arteko ezberdintasun nabariena, blog kopuruaz aparte, administrariaren pasahitza lortzeko sistema da.

 

Wordpress arruntak ongi etorri moduan administrarien izena eta pasahitza agertzen duen peich bat agertzen du pantailan. Yasta…

WordpressMU korreo bat bialtzen saiatzen da… Eta korreo zerbitzari bat instalatuta ez badago… Katxis… ez dago ezer egiterik. Bueno, bai, zihur dagoela. Baina ez dugu behar besteko denbora izan frogak egiteko eta foroak irakurtzeko.