Pasadan astean, ez dut gogoratzen zein egunetan, Mindomo webgunea topatu nuen ezuste batetan. MIndomo, erregistratze prozesu labur eta doako bat egin eta gero, mapa kontzeptual izugarriak sortzeko aukera ematen du. Tresnaren aukerak, office 2007 ren itxura jarraitzen dute, zinta sistema famatua.
Aurten txirulak jo du eta urteak pasa eta gero garatuko IKT dinamizatzailea ikastaroan onartu naute. Orain arte "administrador de sistemas premia" edo antzerako izen bat zeukan eta bakarrik publikako irakasleei zabaltzen zen (hala ere deialdia guztiontzat zabalik zegoen, talante demokratikoa adierazteko edo…).
Aurten, antza denez, norbaitek argia ikusi du eta konturatu dira IKT asuntoa mugitu beharrean dagoela eta horretarako arduradun bat izatea ezin bestekoa dela. Kontua da, ikastaroan ikastolen mundutik dagoen partaide bakarra "el menda lerenda" dela eta egia esateko, hasieratik nahiko esperientzia "rave" batetan murgildurik aurkitu naizela.
Kurtsoa web bitarteko ikastaro bat da. Aurrera eramateko Moodle sistema bat antolatuta dago eta bertan ikastaro ezberdinak eskegita daude. Irakasle edo tutore edo horrelako zeozer izena duen arduradun bat edo batzuk daude, ez daukat oso argi… eta gaiak proposatzen dituzte. Partaideak, ikasleak, gure ekarpenak egiten ditugu eta inungo laguntzarik edo zuzenketarik gabe aurrera egiten dugu.
Orokorrean, jendea nahiko galduta dagoela ematen du, bai azpiegitura eta bai egin beharrekoaren aldetik… esandako hau ez da enpirikoa, sentzazio bat baino. Amankomuneko karpeta sorta bati "intranet" deitzea gehiegi iruditzen zait.
Edo Exchange zer den ez jakitea… Bueno, ikasiko dute.
Bueno, norbaiti lagungarria izan daitekeelakoan, eskegiko ditut jasotako apunte edo liburu guztiak orri sorta batetan.
Lasterbideak:
