Kurioso, Kurioso… dotSUB.com webgunean aurkitutako eitb programa…
Kurioso, Kurioso… dotSUB.com webgunean aurkitutako eitb programa…
Prestakuntza saio batzuk prestatzen nengoela ara non eta Bubbl.us tresnarekin topo egin dudala. Aurretik Concept Maps edo Mapa kontzeptualak egiteko beste tresna batzuk erabili izan ditut. IHMC CMap tools, Mindomo, Visio, UPV beta fasean dagoen CM-ED kontzeptu-mapa editorea, etab. Guzti hauen artean gehien erabili dudana IHMC Cmap tools delakoa da eta nahiz eta oso malgua izan, ba dauzka portaera batzuk hobetzeko modukoak.
Beno harira, Bubbl.us hau gutxi frogatu dut baina iruditu zait oso egokia. sinplea, arina, txukuna eta malgua. Flash eta Ajax erabiltzen duen aplikazio bat da eta inprimatzeko, partekatzeko eta lana talde moduan lan egiteko aukera ematen du. Ez dauzka aukera asko baina agian hori da bere indarra.
Egileak errusiar bat eta Kazhastandar bat dira. (Borat Moduan;-D).
Multi hizkuntzak menperatzen ditu, txinatarra eta japaniera barne.
Mapak beste blog edo webguneetan txertatu daitez enbed codea erabiliz edo emailez bidali hal dira.
Ikasleekin lan egiteko tresna bikaina iruditu zait. Arazo bakarra momentuz ingelesez bakarrik dagoela da.
Egileen Bloga, garapenaren jarraipena egiteko, helbide honetan dago
Ekaina aldean edo Asus ek ateratzeko deukan EEE Pc 701 buruz berri jaso nuen. Artikulu txiki bat aldizkari batetan, relleno modi¡ukoa. Oso kontzeptu interesgarria iruditu zitzaidan eta jarraipentxo bat egin diot. Hasiera batetan suposatzen zen urte honetan kaleratzeko asmoz zutela baina poliki poliki atzeratzen doaz. Aurretik txertatutako lasterbidean aparatuaren zehaztasunak jasoko dituzue.
Gaur Burura etorri zait berriz, eta google bitartez arakatzen hasi naiz ea kaleratze datak zehaztutak dauden eta ea nolako prezioa izango duen… Hasierako iragarritako 199 $ prezioa baita ere poliki poliki gorantza doa eta.
Argazki asko aurkitu ditut eta interesgarriena, bideoak!
Hona hemen aukitutakoa:
Kriptopolis foroa ia egunero irakurtzen duen lankide batek , nire anaia, bitnamiri buruzko berria eman zidan.
Ikusita jende asko dagoela web berria frogatzeko asmoz, webgune honetan aurre egositako "stack" batzuk eskaintzen dituzte. Wordpress, joomla, roller, mediawiki etab.
Ingelesez dago baina egileak zezenaren larrukoak dira, beraz gure ondokoak. Foro sistema bat dute eta segituan erantzuten dute egiten zaien galderetara.
Bueltatxo bat eman eta frogatu. Agian ez bada konponbidea, gutxienez pakete hauek frogatzeko aukera bikaina.
Akats bakarra dute. Makina berean demagun, wordpress blog sorta bat sortu nahi ezkero, bakoitza bere Apache instalazioa izango du. Gero portu bereziak zehaztu beharko dira hurrengoko instalazioetan…
Recuva ezabatutako artxiboak bereskuratzeko tresna
Zihur gertatu zaizuela. ezabatu nahi ez zenituen artxibo batzuk galdutzat eman behar dituzu. Windows eko paperontzia hustu eta ezin berreskuratu…
Recuva erreskatera! Antza denez izena "recover" hitzaren pronuziazioa da ¿? WEB gunean agertzen den azalpena hau da ( ingeleraz)
Recuva (pronounced "recover") is a freeware Windows utility to restore files that have been accidentally deleted from your computer. This includes files emptied from the Recycle bin as well as images and other files that have been deleted by user error from digital camera memory cards or MP3 players. It will even bring back files that have been deleted by bugs, crashes and viruses!
Programatxoa beta fasean zegoenetik erabiltzen dut maiz eta oso os gutxitan ez du lortzen berreskuratzea nahi ditudan artxibo edo argazkiak. Benetan erabilgarria eta hau da daturik garrantzitsuena