Prestakuntza saio batzuk prestatzen nengoela ara non eta Bubbl.us tresnarekin topo egin dudala. Aurretik Concept Maps edo Mapa kontzeptualak egiteko beste tresna batzuk erabili izan ditut. IHMC CMap tools, Mindomo, Visio, UPV beta fasean dagoen CM-ED kontzeptu-mapa editorea, etab. Guzti hauen artean gehien erabili dudana IHMC Cmap tools delakoa da eta nahiz eta oso malgua izan, ba dauzka portaera batzuk hobetzeko modukoak.
Beno harira, Bubbl.us hau gutxi frogatu dut baina iruditu zait oso egokia. sinplea, arina, txukuna eta malgua. Flash eta Ajax erabiltzen duen aplikazio bat da eta inprimatzeko, partekatzeko eta lana talde moduan lan egiteko aukera ematen du. Ez dauzka aukera asko baina agian hori da bere indarra.
Egileak errusiar bat eta Kazhastandar bat dira. (Borat Moduan;-D).
Multi hizkuntzak menperatzen ditu, txinatarra eta japaniera barne.
Mapak beste blog edo webguneetan txertatu daitez enbed codea erabiliz edo emailez bidali hal dira.
Ikasleekin lan egiteko tresna bikaina iruditu zait. Arazo bakarra momentuz ingelesez bakarrik dagoela da.
Egileen Bloga, garapenaren jarraipena egiteko, helbide honetan dago
