Pasadan azaroaren 28 an Ikasbloggers lehengo bilera ospatu zen Erandioko IEFPS Ategorri-Tartanga institutuan. Ikastolatik atera eta gero, ahalik eta arinen hurbildu nintzen, hala ere berandu heltzeko.
Eskolaz erratu eta gero azkenez aurkitu nuen bileraren aretoa. Lehen hezkuntzako eskola bat institutuaren parean dago eta google maps argazkian ez zen oso ondo bereizten.
Berandu heltzeak lehenengo lerroan jesartzea suposatu zuen. Antza denez ez naiz atzean jesartzeko joera duen bakarra.
Partaideen aurkezpen errondaren erdian heldu nintzen eta entzundako proposamenak eta esperientziak guztiz interesgarriak iruditu zitzaidan. Denboraz justu samar genbilen eta Blog honen berri justu hitzez emateko aukera izan nuen.
Bilerako partaide gehienak aurretik ezagutzen zirela ohartu nintzen eta beraiek garatutako proiektuak nahiko ezagunak ziren taldearen barruan. Lantaldearen Wiki bat sortu genuen elkar harreman tresna moduan erabili ahal izateko, bueno hobeto esanda Mikel Agirregabiriak sortu zuen dida batetan, eta erabiltzaile moduan alta hartu genuen rapidamentian.
Azkenez eta bukatzeko Institutuko zuzendariak “Demo”bueltatxo bat eman zigun etxea pixka bat ezagutzeko. Oso esperientzia interesgarria eta etekin handiak eman ahal duena iruditu zait. Ea hurrengoa noiz eta non ospatzen dugun.

Javi,
Patxo naiz, Ortuella BHIn lan egiten duena. Bueltatxo bat eman dut zure blogean eta iadanik ikusita neukala konturatu naiz. Atsegina da hitzei aurpegia, gorputza, ahotsa… jartzea, ezta?
Egongo gara. Bloglinesen gehituko zaitut oraintxe bertan.
Comment by Patxo landa — 2007,December 4 @ 9:34 pm