Ba dira bost hilabete sarrera hau idatzi nuenetik eta bi gauzataz ohartu naiz. Lehenengoa, Blog hau guztiz abandonaturik daukat… Katxis!! eta bigarrena, Asus ez du oraindik eramangarri hau salmentan jarri España mailan.
Asus berriz deitu nuen duela gutxi eta Maiatzaren 26an kaleratuko dutela adierazi zidaten. Egiatzat hartu beharko dugu… Webgunean ofizilaki agertzen da eta webguneko Support atalean manualak eskura daude erderatutak, bai Linux pekoa eta baita Win XP koa.
Aterako duten modeloa 7 pulgadatakoa eta 4 gigatako diska gogorra duena izango da, bai Xandros linux distroarekin edo Windows XP homerekin. Prezioak europa mailan dituenak izango dira. 299€ Linuxduna eta 329€ win xpduna.
Dagoeneko Frantzia, Alemania eta Erresuma batuan 9 pulgadatako bertsioa salgai dute auzkalo noiz helduko zaigun guri.
