Sistema, Hardwarea, Windows2007,January 22 2:50 pm

Azkenengo asteetan erdi zoratuta ibili gara USB arazo batekin. Egia esanda ez da izan benetan kritikoa, baina arazoa zuen erabiltzailearentzat, ezeroso suertatu izan da. Gure lankideari XP profesionala zuen makina berri bat instalatu genion, (berri berria egia esateko ez zen baina tira, aurrekoa baino potenteagoa bai). Lankide honek sarritan erabiltzen du USB datu giltza bat etxera lana eramateko eta bertan egindakoa lanera ekartzeko.

Ordenagailua aldatu eta bapatean, ezin zuen giltza erabili. Ez zen ezta exploradorean agertzen. Katxis…..

Administradore moduan saioa hasi eta buala!! giltza agertzen zen… Erabiltzailea login egin eta desagertzen zen…

Moskeo.

Konponbidea…. Erabiltzailea administrari lokaleen taldean sartu. Hau eginda bapatean agertzen da eta erabilgarria gainera!!

 Gure inuzentekerian dominioaren balio gorenean fedea geneukan baina ikusten denez lokal direktibak ere kontutan izan behar dira.. "think global but act Local"

 

 

Sistema, Windows2006,April 26 4:14 pm

Azkengo garaietan ikusi ditugun ordenagailu eramangarri  gehienak Windows XP–home sistema eragilearekin datoz. Bereziki 1000€ tik berako prezioa dutenak. Nahiz eta Windows XP, Windows 2000 eta Antzinako Windows NT NTFS artxibo sistema erabiltzeko prest egon, ez dakigu zergatik baina askok Fat32 artxibo sistemarekin formateaturik daude.

Aukera hau, sistema eragilearen segurtasun aukera batzuk galtzera behartzen gaitu, adibidez karpeten eta artxiboen baimenen erabilpena, artxibo eta karpeten zifratzea, Bolumen handiekiko konpatibilitatea edota artxiboen indexaketa.

Honetaz gain NTFS artxibo sistema egonkorragoa eta malguagotzat hartzen da.

Zorionez, Microsoftek berak sistema eragilearen barne komandotxo erabilgarri bat du artxibo sistemaren aldaketa datuak galdu gabe eta modu erraz batean egiteko.

Hala ere, aldaketa egin aurretik, ezin besteko diren datuen segurtasun kopia bat egitea derrigorrezkoa iruditzen zait.

Behin kopia eginda…

Inicio/ejecutar zabalduko dugu eta bertan cmd idatziko dugu, enter sakatu eta komandoen konsola agertuko zaigu.

 

C: baldin ba da eraldatu nahi dugun unitatea honako komando hau idatzi beharko dugu:

Convert c: /fs:ntfs /v

Bolumenaren tamainaren arabera denbora gehiago edo gutxiago hartuko du eta bukatzerakoan ntfs artxibo sistemara bihurtua egongo da.

Ingelesez Microsofteko azalpen ofiziala