Softwarea, Sareak, Zerbitzuak2007,October 11 2:22 pm

 

Bitnami 

Kriptopolis foroa ia egunero irakurtzen duen lankide batek , nire anaia, bitnamiri buruzko berria eman zidan.

Ikusita jende asko dagoela web berria frogatzeko asmoz, webgune honetan aurre egositako "stack" batzuk eskaintzen dituzte. Wordpress, joomla, roller, mediawiki etab.

Ingelesez dago baina egileak zezenaren larrukoak dira, beraz gure ondokoak. Foro sistema bat dute eta segituan erantzuten dute egiten zaien galderetara.

Bueltatxo bat eman eta frogatu. Agian ez bada konponbidea, gutxienez  pakete hauek frogatzeko aukera bikaina. 

Akats bakarra dute. Makina berean demagun, wordpress blog sorta bat sortu nahi ezkero, bakoitza bere Apache instalazioa izango du.  Gero portu bereziak zehaztu beharko dira hurrengoko instalazioetan… 

 

Bitnami

 

Sistema, Softwarea 1:37 pm

Zihur gertatu zaizuela. ezabatu nahi ez zenituen artxibo batzuk galdutzat eman behar dituzu. Windows eko paperontzia hustu eta ezin berreskuratu…

Recuva erreskatera! Antza denez izena "recover" hitzaren pronuziazioa da ¿? WEB gunean agertzen den azalpena hau da ( ingeleraz)

 

Recuva (pronounced "recover") is a freeware Windows utility to restore files that have been accidentally deleted from your computer. This includes files emptied from the Recycle bin as well as images and other files that have been deleted by user error from digital camera memory cards or MP3 players. It will even bring back files that have been deleted by bugs, crashes and viruses!

 

Programatxoa beta fasean zegoenetik erabiltzen dut maiz eta oso os gutxitan ez du lortzen berreskuratzea nahi ditudan artxibo edo argazkiak. Benetan erabilgarria eta hau da daturik garrantzitsuena

dohainik !

WWW.RECUVA.COM 

Softwarea2007,March 23 10:27 pm

Pasadan astean, ez dut gogoratzen zein egunetan, Mindomo webgunea topatu nuen ezuste batetan. MIndomo, erregistratze prozesu labur eta doako bat egin eta gero, mapa kontzeptual izugarriak sortzeko aukera ematen du. Tresnaren aukerak, office 2007 ren itxura jarraitzen dute, zinta sistema famatua.

Softwarea2007,February 26 8:55 pm

WordpressMu 

Orain dela gutxi, Ikteroen bitartez, Wordpress multi user edo WordpressMu delako bertsio egonkor eta erabilgarria argitarapenaz ohartu ginen. Aurretik Ibarezkerra ikastolako Nagorek izandako erronka bati ezker horrelako sistema baten erabilgarritasuna eta beharraz konturatu ginen.

Garai hoietan konponbidea oso zaila iruditu zitzaigun eta bertan bera utzi genuen.

Hara non berria ikustean beharraren oroimena bueltatu zela.

Mu.wordpress.org webgunetik zip artxiboa hartu eta makina zahar bat hartuta instalatzera abiatu ginen. Aplikazioak, apache, MySQL, eta PHP makina batetan izatea behar du.

Antolaketa hau hutsetik sortzeak oso  zaila izan daitekeenez, tarteko bidea hartu eta Appserver delako aurre eginiko paketea instalatu genuen. MU instalazioa arin eta errez egiten da. Egin beharreko gauzarik zailena, PHPmyadmin delako aplikazioarekin MySQL datu base bat sortzea eta baimentzea da. Piece of cake my friend!! not so…

Wordpress arrunta eta WorpressMU arteko ezberdintasun nabariena, blog kopuruaz aparte, administrariaren pasahitza lortzeko sistema da.

 

Wordpress arruntak ongi etorri moduan administrarien izena eta pasahitza agertzen duen peich bat agertzen du pantailan. Yasta…

WordpressMU korreo bat bialtzen saiatzen da… Eta korreo zerbitzari bat instalatuta ez badago… Katxis… ez dago ezer egiterik. Bueno, bai, zihur dagoela. Baina ez dugu behar besteko denbora izan frogak egiteko eta foroak irakurtzeko.