Ikastaroak, IKT mintegiak, WEB 2.02007,December 4 8:35 am

Ikasbloggers logo 

Pasadan azaroaren 28 an Ikasbloggers lehengo bilera ospatu zen Erandioko IEFPS Ategorri-Tartanga institutuan. Ikastolatik atera eta gero, ahalik eta arinen hurbildu nintzen, hala ere berandu heltzeko.

Eskolaz erratu eta gero azkenez aurkitu nuen bileraren aretoa. Lehen hezkuntzako eskola bat institutuaren parean dago eta google maps argazkian ez zen oso ondo bereizten.

Berandu heltzeak lehenengo lerroan jesartzea suposatu zuen. Antza denez ez naiz atzean jesartzeko joera duen bakarra.

Partaideen aurkezpen errondaren erdian heldu nintzen eta entzundako proposamenak eta esperientziak guztiz interesgarriak iruditu zitzaidan. Denboraz justu samar genbilen eta Blog honen berri justu hitzez emateko aukera izan nuen.

Bilerako partaide gehienak aurretik ezagutzen zirela ohartu nintzen eta beraiek garatutako  proiektuak nahiko ezagunak ziren taldearen barruan. Lantaldearen  Wiki bat sortu genuen elkar harreman tresna moduan erabili ahal izateko, bueno hobeto esanda Mikel Agirregabiriak sortu zuen dida batetan, eta erabiltzaile moduan alta hartu genuen rapidamentian.

Azkenez eta bukatzeko Institutuko zuzendariak “Demo”bueltatxo bat eman zigun etxea pixka bat ezagutzeko. Oso esperientzia interesgarria eta etekin handiak eman ahal duena iruditu zait. Ea hurrengoa noiz eta non ospatzen dugun.

Uncategorized, Bitxikeriak, WEB 2.02007,October 30 3:24 pm

Kurioso, Kurioso… dotSUB.com webgunean aurkitutako eitb programa…

WEB 2.0, Web Aplikazioak2007,October 24 8:55 am

Bubbl.us 

Prestakuntza saio batzuk prestatzen nengoela ara non eta Bubbl.us tresnarekin topo egin dudala. Aurretik Concept Maps edo Mapa kontzeptualak egiteko beste tresna batzuk erabili izan ditut. IHMC CMap tools, Mindomo, Visio, UPV beta fasean dagoen CM-ED kontzeptu-mapa editorea, etab. Guzti hauen artean gehien erabili dudana IHMC Cmap tools delakoa da eta nahiz eta oso malgua izan, ba dauzka portaera batzuk hobetzeko modukoak.

Beno harira, Bubbl.us hau gutxi frogatu dut baina iruditu zait oso egokia. sinplea, arina, txukuna eta malgua. Flash eta Ajax erabiltzen duen aplikazio bat da eta inprimatzeko, partekatzeko eta lana talde moduan lan egiteko aukera ematen du. Ez dauzka aukera asko baina agian hori da bere indarra.

Egileak errusiar bat eta Kazhastandar bat dira. (Borat Moduan;-D). 

Multi hizkuntzak menperatzen ditu, txinatarra eta japaniera barne.

Mapak beste blog edo webguneetan txertatu daitez enbed codea erabiliz edo emailez bidali hal dira. 

Ikasleekin lan egiteko tresna bikaina iruditu zait. Arazo bakarra momentuz ingelesez bakarrik dagoela  da.

Egileen Bloga, garapenaren jarraipena egiteko, helbide honetan dago